REFUGI ULLDETER, 2.220m.

Goi-mendiko aterpea, Vallter 2000, Girona

NOLA IRITSI

Ulldeter mendi-aterpea Setcases udalerrian dago, Gironan. Gra de Fajolen magalean, Ter ibaiaren iturburutik hurbil.

cotxe

Bartzelonatik autoz joateko, Vicerantz doazen C-17 edo N-152 errepidea hartu. Ondoren, C-17tik jarraitu Ripolleraino. Ripollen C-26tik Sant Joan de les Abadeseserantz jo eta C-38a hartu Camprodoneraino. Camprodonen Setcaseseko errepidea hartu, eta azken 12 kilometroak Vallter eski-estaziorantz igotzen den errepidean egin. Utzi autoa eski-estaziora heldu aurretiko bihurgunean dagoen aparkalekuan. Ulldeterrera joateko bidea kartel batean adierazita dago. Hortik aterperaino, oinez, 20 minutuetan edo iristen da.


Gironatik C-66 errepidea hartu lehenik Banyoleseraino, gero A-26a Oloterantz (Pirinioetako Ardatzaren Autobidea). Oloten C-26a hartu, eta Vall de Bianyatik eta Collabós tuneletik joan eta C-38 errepidea hartu Camprodoneraino.

cotxe

Garraio publikoa erabiliz ere joan daiteke. Lehen Camprodonera iritsi eta bertan Setcaseseko autobusa hartu. Olotetik eta Ripolletik Camprodonera joateko autobusa ere badago. Bartzelonatik eta Gironatik Olotera eta Ripollera autobusez iristen ahal da. Bartzelonatik Ripollera ere trenez iristeko aukera bada.

 

www.renfe.com www.teisa-bus.com

ERRESERBA EGIN
 
 
 

IRUDIAK

  • visa
  • Guillem Fernández - 619 514 159 - 972 192 004 -reserves@ulldeter.net