REFUGI ULLDETER, 2.220m.

Goi-mendiko aterpea, Vallter 2000, Girona

JARDUERAK

IGOERAK

Gailur eta mendi asko igotzeko mendi-aterpea toki ezinhobe batean dago.

Bastiments 2.881 m. (1h 45min.)

Ulldeter zirkuaren gailurrik ezagunena da eta, seguruenik, ibilitakoena. Canigo, Cerdanya eta Freser haranaren bista ederrak.

Gra de Fajol 2.708 m. (1h 10min.)

Ulldeterretik saihestezina den gailurra, bai hurbiltasunagatik bai edertasunagatik. Gra de Fajol Petit-eraino gailurrez gailur joateko aukera dago, eta hortik Isard-eko igarobidetik aterpera jaistekoa.

Puig de Pastuira.2685m.(2h 10min.)

Zailtasun txikiko ibilaldi polita eta erraza. Bista ederrak Cerdanyarantz.

Balandrau.2585m.(4h)

Gailur urruna baina oso gomendagarria Puig de Pasturiarekin batera egiten bada.

Pic de la Dona.2702m.(2h 10min.)

Inguruko mendi tipikoa, polita eta Canigó mendiguneren oso bista ederrekin.

Costabona.2465m.(4h)

Ibilaldi luzea baina oso atsegina, bai paisaiagatik bai lasaitasunagatik.

Puig dels Lladres.2365m.(45min.)

Ibilaldi motza aterpetik hurbil une atsegina pasatzeko eta Ulldeter zirkuaren beste ikuspegi bat izateko.

Pic del Freser.2835m.(2h 30min.)

Igoera alpinoagoa aurre egin behar dugun gailurreriagatik. Zailtasun handiagoko ibilbidea. Sasoian egonez gero erabat gomendagarria.

Pic del Infern.2869m.(3h)

Ibilaldi lasaia Tirapits bordaraino, inguruko tontorrik politenetarikoaren gailurrarekin batera. Carança zirkuaren bista politak. Freser mendi-tontorretik ere gailurrez gailur joaten ahal da.

Bacivers.2845m.(3h)

Igoera ederra Coll de la Gegantik. Bista ederrak izanen ditugu, horien artean Estany de Bacivers-ena.

ERRUTAK

Aterpetik nahi eta nahi ez ,GR-11 eta H.R.P.pasatu behar da.

 

IBILBIDEAK

Oso politak ere badira hurrengo ibilguneak.

Núria-Ulldeter

Travesía del los 3 Refugios

Hauek eskaintzen gaituzte, erruta zirkularra egitea, paisaje zoragarri hauetatik.

Neguan

ESKIA

Aipatzen dizkizuegun ibilbide guztiak Pirinioen zati honen handitasunaren adierazgarriak besterik ez dira. Neguan, elurrak aukera ematen badu, edertasun handiko ibilbideak dira, bai eskiatzeko bai elur-erraketekin ibiltzeko. www.esquidemuntanya.com.

 

ALPINISMOA

Gainera, Ulldeter ingurua ospetsua da alpinismoan hasteko, eta kanal eta korridore asko ditu izotz eskalada egiteko. www.infohielo.com

 

Azkenik, gogoratu goi-mendian ibiltzeko beharrezko den guztia eraman behar dela, eta eguraldi-iragarpena ezagutu behar dela istripuak eta ezustekoak saihesteko. Batez ere adi ibili behar da lainoarekin, ekaitzekin eta neguko “TORB” izeneko haize ospetsuarekin.

 

ONGI PASA!!!

KARTOGRAFIA eta BIBLIOGRAFIA

Aterpean liburudenda txiki bat dugu mapak eta gidak erosteko.

 

PUIGMAL-VALL DE NÚRIA-ULLDETER. Mapa+Gida. Eskala 1:25.000. Alpina argitaletxea TRAVESSA DELS 3 REFUGIS. Mapa+Gida. Eskala 1:25.000. Alpina argitaletxea COSTABONA.ALTA VALL DEL TER. Mapa+Gida. Eskala 1:25.000. Alpina argitaletxea VALL DE NÚRIA – ULLDETER. Mapa Guia d'hivern. Eskala 1:25.000. Alpina argitaletxea VALL DE RIBES.VALL DE CAMPRODON. Mapa+Gida. Eskala 1:50.000. Alpina argitaletxea ULLDETER.EXCURSIONS I TRAVESSIES DES DEL REFUGI. Gida. 126 orri. Egilea: Josep Nuet i Badia. Publicacions de l'Abadia de Montserrat. LA VALL DE NÚRIA-BALANDRAU-TAGA-PUIGLLANÇADA. EXCURSIONS AMB ESQUIS. Gida.192 orri. Egileak: Manel Broch i Guimerà – Francesc Xavier Gregori i Pons Publicacions de l'Abadia de Montserrat. ESCALADES AL RIPOLLÈS. Gida. 246 orri. Egileak:Luis Alfonso – Xavier Buxó . Edicions Supercrack. MUNTANYES DE NÚRIA,CARANÇÀ I VALL DEL TER. Gida. 143 orri. Egilea: Pako Sánchez. Cossetània Edicions RAQUETAS POR EL PIRINEO ORIENTAL. Gida. 257 orri. Egilea: Carles Gel. Ediciones Desnivel.

ERRESERBA EGIN
 
 
 

MAPA

IRUDIAK

  • visa
  • Guillem Fernández - 619 514 159 - 972 192 004 -reserves@ulldeter.net